Barikura arte eman dezakete izena San Blas egunean lan egin gura duten langabetuek

Anboto 2016ko urtarrilaren 12a

Urtarrilaren 4tik 15era arteko epea zabaldu du Abadiñoko Udalak, San Blas egunean jaien inguruko zereginetan lan egin gura duten langabetuek izena eman dezaten.  

Udalak jakitera eman duenez, 09:30etatik 13:30etara, udaletxean, eman ahalko dute interesdunek izena. Langabetu-txartela, nortasun-agiria, eta banketxeko eta Gizarte Segurantzako kontu-zenbakiak aurkeztu beharko dituzte izena eman gura dutenek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!