Izotz pistak izan duen harreragaz pozik agertu da gobernu taldea

Anboto 2016ko urt. 11a, 17:46

Gabonetan herriko gazteei aisialdirako eskaintza zabalagoa egiteko helburuagaz, probalekuan atondu du Udalak izotz pista. Gobernu taldeak ohar batean jakitera eman duenez, "arrakasta handia" izan du: egunean 250 bat lagunek dute.

Zehaztu dutenez, abenduaren 28an, 29an eta 30ean, eta urtarrilaren 2tik 4ra egon da zabalik, eta arratsaldez hartu du jende kopuru handiena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!