Zapatuko manifestaziorako deia egin du Abadiñoko Sarek bideo batean

Anboto 2016ko urt. 7a, 14:23

Dispertsioaren amaiera, preso gaixoen askatasuna eta salbuespenezko legedia bertan behera uztea eskatuz manifestazio bana izango dira Bilbon eta Baionan zapatu honetan, 17:00etan. ‘Mugi daitezen harriak’ leloa oinarri hartuta, Abadiñoko Sareko kideek hainbat abadiñar protagonista dituen bideo bat osatu dute manifestazio bietarako deialdia egiteko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!