Abadiñon presoen eskubideen aldeko egitaraua prestatu dute astebururako

Anboto 2015ko abe. 16a, 09:21

Euskal preso eta iheslarien aldeko elkartasun asteburua antolatu dute, abenduaren 18 eta 19rako, Abadiñon. Barikuan, 20:00etan, Euskal preso eta iheslariak etxera lemagaz egingo duten enkarteladagaz hasiko dute egitaraua. Kontzentrazio horren ostean, luntxa egingo dute, gaztetxean, eta bertso saioa, 22:30ean, probalekuan. Fredi Paiak emandako gaiekin, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, eta Sustrai Colinagaz kantatuko du Txaber Altube bertsolari abadiñarrak.

Zapatuan, berriz, Astola-Gaztelua kronoigoeragaz hasiko dute eguna, eta kalejira eta bazkaria egingo dituzte, ondoren. Daltondarren musikagaz igaroko dute bazkalostea, eta Emayook elektrotxaranga eta Worth It, Puto Bastardo eta Baske Street Boys taldeak ere ariko dira Zalduerrekan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!