Babeseko 50 etxebizitza eraikitzeko, bi lursail salduko ditu Abadiñoko Udalak

Anboto 2015ko abe. 3a, 16:51

Prentsa ohar batean jakitera eman duenez, Muntsaratz eta Traña-Matiena auzoetako lursail bi lehiaketara atera ditu Abadiñoko Udalak, bertan babeseko 50 etxebizitza eraikitzeko.

Gobernu taldeak ohar horretan zehaztu duenez, Muntsaratzen (eraiki dituzten babes ofizialeko azken etxeen ondoan) egingo dituzte 30 etxebizitza, eta Traña-Matienan (Errota kultur etxearen ondoko lursailean) beste 20.

Etxebizitza horien eraikuntza esleitzen dioten enpresak 659 metro koadroko lokal bat ere egokitu beharko duela azaldu du Abadiñoko Udalak, obra sozialera bideratuko dutena.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!