Abadiñoko tasa eta zerga gehienak zeudenean utziko dituzte 2016rako

Anboto 2015eko azaroaren 17a

Tasa eta zerga gehienak daudenean mantenduko ditu 2016. urtean Abadiñoko Udalak. Horixe jasotzen du, urriaren 27ko ohiko bilkuran Abadiñoko Independienteak eta EAJko ordezkariek babestu zuten ordenantza fiskalak. Antonio Serrano Ogasun arloko zinegotziak azpimarratu zuenez, “KPIan aldakuntza nabarmenik ez dagoenez”, orokorrean, “herritarren gaineko zerga-zama mantendu”  egingo dute. Badaude, baina, salbuespen batzuk ere: gutxien kutsatzen duten autoen jabeek hobariak izango dituzte, eta aldiz, %5 eta %10 arteko igoera aplikatuko diete luxuzko autoei.


Gobernu taldearen proposamenaren aurrean, abstenitu egin zen EH Bildu. “Urri amaieran, azkar batean, aldaketa puntualak egin barik, udalaren zerga eta tasak orokorki begiratuta aztertu” behar litzatekeela esan zuen Mikel Urrutia EH Bilduren bozeroaleak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!