Janari bilketa kanpainan laguntzeko boluntarioak behar dituzte

Anboto 2015ko aza. 13a, 11:00

Azaroaren 27an eta 28an Abadiñoko Maxi Eroskian egingo den janari bilketan lagunduko duten boluntario gazte eta helduen bila dabiltza. 94 621 50 64 telefono zenbakira deituta eman daikete izena.

Herritarrak parte hartzera animatu ditu Abadiñoko Udalak: "Kanpainari lagunduz lortuko duzuen onura pertsonalak eta sozialak merezi izango du ahalegina", azpimarratuz.

Bizkaiko janari-bankuak antolatu du azaroaren 27 eta 28an egingo den aurtengo janari-bilketa nagusia. Esan bezala, Traña-Matienako Maxi Eroskian izango da hitzordua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!