Bihar izango dira Zientzia Astearen barruko hurrengo hitzorduak: goizean, zientziaren inguruko tailerrak egingo dituzte Zelaietako herri eskolako sei eta zazpi urteko umeekin.
Arratsaldez, 18:30etik aurrera, zientziari loturiko hainbat gairi buruzko mikrohitzaldiak hartuko ditu Errota kultur etxeak. Bost berbaldi labur izango dira: Miriam Peñak Arte hezkuntzaren utopiazko bideak lehen hezkuntzako graduan izenburukoa eskainiko du, Maren Ortizek Sexua aldarazten duten kutsatzaileak hitzaldia emago du, Julian Izagak La tecnología y su aplicación industrial izenburukoa, Edu Ogandok Supercomputadores en gigantescos ordenadores y teléfonos móviles, eta El declive global de los anfibios Vanessa Sarasolak. Hain zuzen, Euskal Herriko anfibio eta narrastiei buruzko erakusketa egongo da, aste honetatik azaroaren 25era arte, Errota kultur etxean.
Zientzia Astearen barruan antolatu dute, baita, Mañariako Hontza Museora irteera ere. Azaroaren 14an joango dira abadiñarrak Mañariko museoa bisitatzera; 10:15ean pasako da autobusa Txaporta plazatik, eta 10:30ean, Traña-Matienako jubilatuenetik. Azaroaren 12a baino lehen, Errota kultur etxean eman behar da izena irteera horretan parte hartzeko.