Gaztagintza, xaboigintza eta paperezko saskigintza ikastaroak Alluitz Naturagaz

Anboto 2015ko aza. 9a, 11:15

Azaroan eta abenduan burutuko dituzte gaztagintza, xaboigintza eta paperezko saskigintza ikastaroak, Abadiñon. Azaroaren 17ra arte, Errota kultur etxean zein Udal Mediatekan eman daiteke izena.

Alluitz Natura enpresak emango dituzte ikastaroak. Xaboigintza ikastaroaren saioak, azaroaren 18an eta 25ean izango dira. Azaroaren 20an eta 21ean egingo dute gaztagintza ikastaroa, eta abenduaren 2an eta 9an, paperezko saskingintza ikastaroa. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!