Hiri Antolamendurako Plan Orokorra prestatzeko, inkestak egiten hasi dira

Anboto 2015ko aza. 3a, 12:56

Datozen urteetako Abadiñoren bilakaera urbanistikoa zehaztuko duen HAPO dokumentuaren diseinuari begira, herritarren iritzia jasotzeko inkestak burutzen hasi dira teknikariak.

Gobernu taldeak azaldu du, Hiri-Antolaketarako Plan Orokorra berrikusiko duen idazketa taldeko teknikariak hasiak direla etxez etxe inkestak egiten. Inkestagileei euren lanean laguntzeko eskatu die Jose Luis alkateak abadiñarrei.

Jose Luis Navarro alkateak azpimarratu duenez, "herritarrek zeresan handia dute herriaren bilakaeraren noranzkoa zehazteko", eta euren "iritziak kontuan hartuko dituzte Plan Orokor berria egitean".

HAPO (Hiri Antolamendurako Plan Orokorra) berrizteko prozesu horretara, 100.000 euro bideratu ditu Abadiñoko Udalak aurtengo aurrekontuan. Dokumentu horrek zehaztuko du nolakoa izango den Abadiño datozen urteetan; non egingo diren etxebizitzak, lantegiak, azpiegiturak, etab.".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!