Talde horrek jakitera eman duenez, lursail publiko hori erabiltzeko, baldintza batzuk ipiniko lituzke Udalak: txabolarik ez eraikitzea edo proiektuan parte hartuko dutenen izen-ematea, kasurako.
Ortu Sozialen proiektuagaz aurrera jarraitzeko, Udalean eskaera egitea proposatu diela alkateak azaldu dute Abadiñoko Ortu Sozialen taldekoek. Eskaera horretan proiektuaren nondik-norakoak azaldu beharko lituzkete herritarrek, eta proposamena zelan gauzatu aztertuko lukete, ondoren, alde biek, akordio batera ailegatzeko helburuagaz.
Urriaren 27an alkateagaz izandako solasaldiaren berri eman eta partaideen iritzia jakiteko, batzarra deitu du Abadiñoko Ortu Sozialen Taldeak. Gaztetxean izango da, azaroaren 3an.