Errotuluak euskaraz jartzeko laguntzak emango ditu Abadiñoko Udalak

Anboto 2015eko urriaren 28a

Kaleko paisaian euskararen presentzia bultzatzeko, 300 eurorainoko dirulaguntzak banatuko ditu udalak, herriko dendetan, saltegietan, lokaletan eta ibilgailu komertzialetan errotulua keuskaraz jartzeko. Gehienez, kostuaren erdia finantzatuko du laguntza horrek.

Euskara hutsez idatzitako errotulu berriek kostuaren %50eko laguntza jaso ahal izango dute, eta gazteleraz eta euskaraz idatzitakoek, % 30ekoa. Laguntzak udal bulegoetan eskatu daitezke abenduaren 18a baino lehen.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!