Elkarte bat eratzea
Udalak merkatarien elkarte baten sorrera bultzatu gura duela adierazi zieten, besteak beste, batzarrean bildutako merkatari eta ostalariei. Eta data oraindik zehazteke dagoen arren, Durangoko edo Elorrioko merkatari elkarteen ordezkariekin beste batzar batera deituko dituzte merkatari eta ostalariak, abadiñarrek elkarte horien esperientziak ezagutu ditzaten.
Mota honetako batzar batean, auzoetako bizilagunekin batu zen Rekalde, uda aurretik, “herritarrekin harreman zuzena lantzeko” asmoz. Gobernu taldeak adierazi duenez, “batzar haien arrakasta ikusita, udaleko nekazaritza eta merkataritza garapen arloa, herritarren parte-hartzeari dagokionez, erreferente izatea” gura dute.