Bizikleta txangoa antolatu dute domekarako

Anboto 2015eko urriaren 22a

Aisialdi Gaztea programaren barruan antolatu du Abadiñoko Udalak bizikleta martxa, domekarako. Txanportan hasiko da ibilaldia, 11:00etan, eta herrian zehar ordu terdiz ibili ostean, 12:30ean amaituko da.

Barikura arte, Traña-Matienako Errota kultur etxean edo Udal Mediatekan, eman daiteke izena ibilaldi horretan parte hartzeko. Parte-hartzaile bakoitzak bost euro ordaindu beharko ditu izena emateko, baina diru hori itzuli egingo dute txangoa amaitzen denean.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!