Bihar, eguenetan herriko tabernek egiten duten pintxo-poteagaz bat egingo du Gaztetxeak, eta serigrafia tailerra ere burutuko dute, iluntzean. Gaztetxearen 17. urteurreneko logoa serigrafiatu zuten bertaratu zirenek, euren arropetan.
Barikuan, Probalekutik gaztetxera kalejira egin dute, eta Talde Batuak-eko umeen dantza emanaldia izango da. Iaz bezala, txopoa altxatuko dute, eta luntxa eta argazkien proiekzioa egingo dute.
Zapatuan, bestalde, azken urteurrenetan bezala, bizikleta martxa egingo dute, 11:00etan, Gaztetxetik aterata. Babajana, 14:30ean, eta perkusio emanaldia izango dute, ondoren. 17:30ean, herri olinpiadak. Gauerako, hiru kontzertu antolatu dituzte: Tributo Eskorbuto herriko taldea, Bajo Presión eta Akerjenbe Sound Sistema taldeak ariko dira, 23:00etatik aurrera.
Luntx bategaz emango dituzte urteurreneko ospakizunak amaitutzat, domekan, 17:00etan, garbiketa egiteko eta txopoa kentzeko elkartu ondoren.
Azken urteetan, Gaztetxeko mugimenduan geldialdia gertatu bada ere, iaztik martxa hartuta dabiltza 17 eta 25 urte arteko abadiñarrak. Horren adibide da, udaberrian martxan ipini zuten ortua, esaterako.