XXII. Aste Kulturala abiatuko du, San Prudentzio nagusien elkarteak, gaur

Anboto 2015ko urr. 20a, 11:00

'El mesón de los suspiros' antzezlana eskainiko du Gora Gora Durangoko antzerki taldeak, eguenean, Errotan.

Gaur, 17:30ean, hasiko den berbaldiagaz abiatuko dute Abadiñoko Pertsona Nagusien XXII. Aste Kulturala: Nagusien Etxean entzungai izango duten Afrontamiento positivo de la vida izenburuko berbaldiagaz.

Bihar, etzi, eta zapatuan ere izango dira Nagusien Aste Kulturalaren barruko ekimenak, Traña-Matienako egoitzan: bihar, bingoan jokatzeko elkartuko dira; eta eguenean, 19:00etan, El Mesón de los suspiros izeneko antzezlana eskainiko du Gora Gora taldeak, Errota kultur etxean.

Zapatuan, berriz, 12:00etan San Prudentzio elizan egingo duten mezaren ostean, bazkaria egingo dute Nagusien Elkarteko kideek, Durangoko Plateruenean. Bazkalostean, dantzaldia, eta elkarteko bazkide zaharrenei omenaldia egingo diete.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!