Deialdien berri emanez, oharra bidali du gobernu taldeak komunikabideetara, eta jakitera eman du, nekazal garapen eta merkataritza arloaren arduraduna, Iñaki Rekalde zinegotzi jeltzalea, izango da batzarrean parte hartzen dutenen ekarpenak jasoko dituen udal ordezkaria.
Abadiñoko auzoetako bizilagunekin batu zen, mota honetako batzar batean, Rekalde lehenengoz, uda aurretik. Gobernu taldeak adierazi duenez, "batzar haien arrakastaren ikusita, arlo hau herritarren parte hartzeari dagokionez erreferente izatea" gura dute.