Yanire Moreno Berdintasun arloko zinegotziak adierazi duenez, bi lantalde osatuko dituzte parte-hartze prozesu horren barruan: herritarrei irekia bata, eta emakumeei zuzendua bigarrena. Izan ere, Morenoren berbetan, "Abadiñoko herritarrek inork baino hobeto dakite zein arlotan gertatzen diren oraindik bazterkeria egoerak, eta zelan eragotzi litezkeen".
Tailerretan parte hartu gura duten abadiñarrek urriaren 15a baino lehen eman beharko dute izena Errota kultur etxean, Udal Mediatekan edo Berdintasun arloan (94 466 94 20 telefono zenbakira deituta, edo berdintasuna@abadiano.org helbidera idatzita).
Bina hitzordu ipini dituzte talde bakoitzagaz. Urriaren 20an, (18:00etatik 20:00etara, Errota kultur etxean) eta azaroaren 5ean (18:00etatikm 20:00etara, Mediatekan) egingo dituzte herritar guztiei irekita dagozen tailerrak; eta urriaren 22an (18:00etatik 20:00etara, Errotan) eta azaroaren 12an (18:00etatik 20:00etara, Mediatekan), emakumeei bereziki zuzendurikoa.