Joan zen astelehenean hasi zen Jabekuntza Eskolan matrikulatzeko epea, eta ikastaro bakoitza hasi baino hamar egun lehenagora arte ere egongo da izena emateko aukera. Udalaren www.abadiño.org webgunean eskuratu daiteke informazioa, eta Errota eta Txanporta kultur etxeetan, zein berdintasuna@abadiano.org helbidera idatzita ere eman daiteke izena.
Urrian hasiko dira Jabekuntza Eskolako ikastaro batzuk, baina ikasturtean zehar abiatuko dituzte beste hainbat.