Bizikleta eguna ospatuko dute domekan

Anboto 2015eko urriaren 2a

Durangaldeko Bizikleta Eskolak, Udaltalde 21-ek eta Abadiñoko Udalak antolatu dute domekako hitzordua. Herriko bidegorrietatik zehar bizikleta ibilaldia egingo dute parte hartzaileek.

Traña plazatik abiatuko dira, 11:00etan, eta sei kilometroko ibilbidea egingo dute gazte eta helduek.

Hamar urtetik beherakoentzat, aldiz, hiru kilometroko ibilbide alternatibo bat prestatu da Traña-Matienako kaleetan zehar. Umeentzat, gainera, bestelako hainbat tailer ere antolatu dituzte egun horretarako.

Inskripzioa doan egin ahalko da, domekan bertan, irteera-gunean bertan.

Eneko Etxebarria zinegotziak azpimarratu du, "garraiobide jasangarri eta osasuntsu horren erabilera bultzatzeaz gain, parte-hartzaileek aukera" izango dutela "Abadiñoko bidegorri sare aberatsa hobeto ezagutzeko".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!