XXIV. perretxiko erakusketa egingo dute, domekan

Anboto 2015eko urriaren 1a

Urriaren 4an burutuko dute Geredixa Mikologi taldeak antolatu duen Perretxiko erakusketa, Errota kultur etxean.

Hurrengo eguneko erakusketa prestatzeko, urriaren 3an, 16:30etatik aurrera, Traña-Matienako Errota kultur etxera eramango dituzte zaleek perretxikoak, eta aztertu eta sailkatu egingo dituzte IZADI Natur Zientzia Elkarteko kideek.

Urriaren 4an, 11:00etatik aurrera, Errota kultur etxean egongo da XXIV. Perretxiko erakusketa, zabalik.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!