Udal batzordeen funtzionamendua ez dela egokia uste du EH Bilduk

Anboto 2015ko ira. 23a, 11:34

“Udal Batzordeen dinamika ez dela egokia deritzogu”, dio Abadiñoko EH Bilduk, komunikabideetara bidali duen prentsa oharrean.

Batzordeen funtzionamenduari lotuta, udal bozeramaile batzordean hainbat proposamen egingo dituztela aurreratu du Abadiñoko EH Bilduk.

Besteak beste, Udal batzordeak gutxienez hilean behin elkartu daitezela, batzordeak herritarrentzat irekiak izatea eta deialdiak eta aktak udalaren webgunearen bitartez publiko egitea, eta batzordeen funtzionamendua egokia dela bermatzeko jarraipen batzorde bat sortzea proposatuko dute.

“Herriko gai eta proiektu ezberdinen lanketa bertan egiten denez, batzordeen dinamizazio zuzena beharrezkoa dela” uste du EH Bilduk. Salatu dute, legegintzaldi honetan, oraindik ere hainbat batzorde deitu barik daudela, eta “batzordeek ez dutela maiztasun jakinik”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!