Zapaturako eta domekarako ere hainbat ekitaldi antolatu ditu jai batzordeak. Zapatuan, 17:30ean, esaterako, umeentzako ikuskizun bat izango da Zelaietan, eta tortilla txapelketa eta kantaldiagaz amaituko dute eguna.
Domekakoa izango da Abadiñoko Aitte Kurutzeko jaietako azken eguna. Mozorro Eguna ospatuko dute egun horretan, Afrika gaitzat hartuta. Dantzari afrikarrekin kalejira, Maleta siku bazkaria, eta erromeria egingo dituzte, jaiak giro animatuagaz amaitzeko.
