Politikariek eduki beharreko gardentasuna ahoz-aho dabil, eta Abadiñoko alkateak ekimen berezia egin du bando bidez. Navarrok azaldu du bere soldataren berri eman gura izan duela, udalean egiten den lanagaz informatzen duten moduan. Kontatu du 2008an soldata murriztu zuela, hilean 500 euro, hain zuzen ere. Geroztik, soldata ez duela igo argitu du.