Irailaren 28tik urriaren 4ra pasatuko da aurten Emakumeen Mundu Martxa Euskal Herritik. Durangaldetik urriaren 3an pasatuko da, eta ekimenaren informazioa emateko, gaur batzarra deitu dute Abadiñon. Txanporta kultur etxean izango da batzarra, 18:30ean.