Ume eta gazteen ipuin lehiaketaren sari banaketa egingo dute

Anboto 2015eko ekainaren 19a

Zelaietako Txanporta kultur etxean egingo dute, gaur, 17:30ean, ipuin lehiaketaren sari banaketa ekitaldia. Peru Magdalena idazleak aurkeztuko du ekitaldia.

Hamabi sari banatu ditu epaimahaiak, eta honakoak izan dira saridunak: Ander Eskamez Gaztelurrutia, Eider Barruetabeña Lizundia, Maren Arrinda Kristobal, Unax Jauregi Arkarazo, Irati Abaitua Caballero, Malen Goñi Gorritxategi, Maddi Loizate Izurieta, Ariadna Fernandez Diaz, Sara Zabalegi Urkia, Irati Bazeta Agirre, Nagore Malaxetxebarrua Agrasar eta Asier Iturriagaetxebarria.

Udalak jakitera eman duenez, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 183 umek hartu dute parte ume eta gazteengan euskaraz idazteko zaletasuna bultzatzeko helburuz antolatu duten ipuin lehiaketa honetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!