200 lagun elkartu dira nagusien gimnasia topaketan

Anboto 2015ko eka. 12a, 12:36

Durangaldeko zortzi herritako 200 lagun inguru nagusien gimnasia topaketetan parte hartzen dabiltza, 11:30etik, Traña-Matienako frontoian. Ekimen horren hemezortzigarren edizioa da aurtengoa.

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak antolatzen du topaketa hori, eta eskualdeko zortzi taldetako kideek eta erresidentzietan gimnasia egiten duten hainbat lagunek ere parte hartu dute.

Oskar Zarrabeitia Amankomunazgoko jarduneko presidentea, eskualdeko hainbat alkate eta Bizkaiko Aldundiaren ordezkaria izan dira gimnasia taldeen erakustaldiak ikusten.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!