Medikazioaz eta automedikazioaz hitz egingo dute Abadiñoko nagusien etxean

Anboto 2015eko ekainaren 9a

Kontsumobidek, Eusko Jaurlaritzako Kontsumoko Euskal Institutuak, Medikazioa eta automedikazioa izenburuko berbaldia eskainiko du, Abadiñon. Bihar, ekainaren 10ean izango da hitzordua, 17:00etan, San Trokaz nagusien elkartean. Batetik, sendagaiak ondo erabiltzearen garrantzia azpimarratuko dute saio horretan, eta, bestetik, medikamentu bakoitza dagokion dosi eta maiztasunagaz hartzeak daukan inportantziaz ere jardungo dira.

Automedikazioaren arriskuez ohartaraziko dituzte Abadiñoko entzuleak, eta sendagaiak beti medikuaren jarraibideen arabera hartu behar direla ere nabarmenduko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!