Umeen karate eta ninjutsu txapelketa egingo dute, zapatuan

Anboto 2015ko mai. 28a, 12:46

Durangaldean karate eta ninjutsu arte martzialetan dabiltzan umeen txapelketa egingo dute, zapatuan, Abadiñon. Probalekuan ariko dira euren erakustaldiak egiten, 16:00etatik aurrera.

Abadiñoko Udalaren babesagaz antolatu du Durangoko Wado Kan klubak txapelketa hori. Ongizate fisikoa ez ezik, oreka psikologikoa lortzeko helburuagaz ere ibiltzen dira ekialdeko filosofian oinarrituriko arte martzial hauetan, eta, besteak beste, diziplina eta errespetua dituzte oinarri nagusitzat.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!