Euskal Herriaz eta euskaraz maitemindutako irlandarra

Anboto 2015ko mai. 27a, 09:00

Donal Mc Grath irlandarra Abadiñon egon da bere lagunak bisitatzen. Euskal Herria asko gustatzen zaio, baita euskara ere. Euskara klaseak hartzen dabil Corkeko unibertsitatean, eta Euskal Herrira etortzen denean praktikatzeko aprobetxatzen du.

Abadiñar bat bere etxera joan zen duela hamabost urte, ingelesa ikasteko asmoz, eta orduan hasi zen Donal Euskal Herriagaz lotura egiten. Lagun asko egin ditu hemen, eta urtero etortzen da bisitan.

Aste honetako Anbotoren paperezko alean agertuko da osorik bere elkarrizketa, Akuilua atalean, kontrazalean. Sinn Féineko kidea da, eta hemengo zein hango egoera politikoak baloratu ditu, adibidez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!