Udal hauteskundeak 2015

Abadiñoko Independienteena izan da zerrenda bozkatuena

Anboto 2015ko mai. 24a, 21:52

Abadiñoko Independienteak legegintzaldi honetan izan duen ordezkari kopurua mantenduko du: 1.557 bozkagaz, sei ordezkari lortu ditu Jose Luis Navarro buru duen taldeak. EH Bilduk bigarren indarra izaten jarraitzen du, 1.309 bozkagaz. Legegintzaldi honetan bezala, bost ordezkari izango ditu datozen lau urteetan, Bilduk. 600 bozka jaso ditu, bestalde, EAJk, eta bi ordezkari izango ditu udalean.

2015eko emaitzak:

AI: 1.557

Bildu: 1.309

EAJ: 600

PSE-EE: 110

PP: 66

Zuriak: 42

Balio bakoak: 35

 

Errolda: 5.854

Abstentzioa: %31,43

 

2011ko emaitzak:

AI: 1.649

Bildu: 1.516

EAJ: 652

EB: 106

PSE-EE: 103

PP: 91

Zuriak: 28

Balio bakoak: 19

 

Errolda: 5.838

Abstentzioa: 28

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!