Azaldu dutenez, mitina egingo dute, baina "gure programa jakitera emateaz aparte, jendeak bere herrian gozatzeko", umeendako jolasak, DJen emanaldia eta pintxo dastaketa egingo dute.
Jose Luis Navarro Abadiñoko Independienteen zerrendaburuak azpimarratu du, ekitaldia herritar guztientzat antolatu dutela. "Euren ideologia kontuan hartu gabe: ez da gutxi batzuei zuzenduriko ekitaldi politiko bat izango, jendeak arratsalde atsegin bat igaro dezan aukera bat baino".