Udal hauteskundeak 2015

EH Bildu: "Lau urtetako ibilia ezin da bi astetan garbitu"

Anboto 2015ko mai. 20a, 18:29

Hauteskunde kanpainan zehar Abadiñoko Independienteak eta EAJ alderdiek egindako adierazpenak kritikatuz, prentsa oharra zabaldu dute legegintzaldi honetan Abadiñoko EH Bilduren zinegotzi izandakoek.

"Lau urtez eskatzen ibili garen proposamenekin orain ahoa betetzen dute elkarrizketetan", dio EH Bilduk idatzi horretan, "ez ondoren gobernutik beteko dituztelako, baizik eta jendaurrean euren irudia hobetzeko".

Hauteskunde kanpainako jeltzaleen eta Independienteen ordezkarien elkarrizketak irakurriz, "udaletxe desberdinean" egon direla dirudiela azpimarratu du Bilduk: "Kanpainan herritarren parte hartzerako baliabideak jarri dituztela diote, baina gogoan dugu eurentzat lau urtean behin hauteskundeak egitea parte-hartze nahikoa zela esan zutenekoa".

Abadiñoko udaletxean, "produktu ustelak freskoak bailiran saltzen dituztenak" barik, "egia aurretik eta programa beteko duen lan taldea" behar dela azpimarratu du idatzi horretan EH Bilduk.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!