Gizon bat atxilotu dute Abadiñoko merkataritza-gunean lapurreta leporatuta

Anboto 2015ko mai. 20a, 09:27

49 urteko gizon bat atxilotu zuten Abadiñoko merkatal gunean 500 euro baino gehiago lapurtzearren bideojokotan.

Arratsaldeko 19:15 aldera gertatu zen lapurreta. Merkatal zentroko segurtasun arduradunak Ertzaintzari deitu zion gizona ustekabean harrapatu ondoren. Gizonak motxila baten zeramatzan 555 eurotan baloratutako zazpi bideojokoak; motxila aurretik prestatuta zegoen alarmak jo ez zezan. Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizona irteeratik irtetzera zihoan, erosketarik gabe eta segurtasun arduradunak gelditu zuen. Aurretik antzerako arrazoiengatik aurrekariak zituen gizona atxilotua izan zen, bideojokoen lapurreta leporatuta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!