Udal hauteskundeak 2015

Independenteen 70 proposamen hauteskunde kanpainarako

Anboto 2015ko mai. 15a, 13:32

Abadiñoko Independenteak taldeak aste honetan jakinaraziko ditu “herria hobetzen jarraitzeko 70 proposamen”. Jose Luis Navarro alkategaiak aurreratu du 70 horien artean ez dagoela “proiektu faraonikorik”, herritarren bizi kalitatea hobetzeko “egitasmo egingarri eta beharrezkoak” direla.

Durangoren eta Elorrioren arteko errepidean trafikoari eta segurtasunari loturiko hobekuntzak egiteko proiektua jasotzen du, esaterako, Independenteen hausteskundeetarako programak. Bestetik, Traña plazan lurpeko garajeak egitea, Zelaieta auzoa berriztea, Muntsaratzen aire zabaleko pilotaleku bat egitea eta hainbat eremutan aisialdirako gune berriak atontzea ere aurreikusi dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!