Jose Luis Navarro alkategaiak aurreratu du, 70 horien artean ez dagoela "proiektu faraonikorik, baizik herritarren bizi kalitatea hobetzeko egitasmo egingarri eta beharrezkoak" direla.
Durango eta Elorrio arteko errepidean trafikoari eta segurtasunari loturiko hobekuntzak egiteko proiektua jasotzen du, esaterako, Independienteen hausteskundeetarako programak. Bestetik, Traña plazan lurpeko garajeak egitea, Zelaieta auzoa berriztea, Muntsaratzen aire zabaleko frontoi bat egitea, eta hainbat zonaldetan aisialdirako gune berriak atontzea ere jaso dute Independienteek euren programan.
Gazteei begira, "Gazteleku bat martxan ipintzea, rokodromo bat eta eskalada eskola bat zabaltzea eta gazteei emantzipatzeko laguntzak erraztea" dira Abadiñoko Independienteen proposamenak.