Independenteek eta Bilduk frackinga ez baimentzeko eskatu dute

Anboto 2015ko mai. 12a, 09:00

Abadiñoko Independenteak taldeko udal gobernuak eta Bilduk joan zen martitzenean onartu zuten, udalbatzarrean, Durangaldeko Fracking Ez taldeak aurkezturiko mozioa. Eneko Etxebarria EAJko zinegotziak, ostera, adierazi zuen ez daukatela “gaiaren inguruko datu nahikorik, ezta behar den analisia ere”, eta mozioaren kontra bozkatu zuten jeltzaleen ordezkari biek.


Fracking gabeko herria
Abadiñoko Independenteak taldeko eta Bilduko ordezkariek mozioa onartu ostean, Durangaldean haustura hidraulikoa edo frackinga erabiltzearen kontra agertu da Abadiñoko Udala. Bestalde, gas ez-konbentzionala –erregai fosila– ustiatzeko teknika horrek ingurumenean eta pertsonen osasunean sortzen dituen kalteak kontuan hartuta, Abadiño Fracking gabeko udalerri izendatzea onartu dute. Gainera, Sustraia hidrokarburo ikerketa baimena bertan behera uztea ere eskatu du Abadiñoko Udalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!