Udalekuetako begiraleen lan-poltsa zabaldu dute

Anboto 2015eko apirilaren 28a

Maiatzaren 18ra arte eman dezakete izena Abadiñoko Udalak antolatu dituen udalekuetan begirale bezala jardun gura dutenek.

Udalak jakitera eman duenez, udalekuak kudeatuko dituen enpresaren zeregina izango lan-poltsa horretan izena ematen dutenen kontratazio prozesua.

Izena eman gura duenak, lan-poltsa@abadiano.org helbidera bidali behar du curriculuma (pdf formatuan), eta baita udalaren webgunean eskuratu daitekeen izen-emateko inprimakia ere.

Abadiñoko Udalak azaldu duenez, iaz 92 gaztek eman zuten lan-poltsa honetan izena, eta horietatik 23 kontratatu zituzten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!