Udal hauteskundeak 2015

Hautagai zerrenda aurkeztu du Abadiñoko Independienteak taldeak

Anboto 2015ko api. 27a, 12:56

Jose Luis Navarro alkatea izango da Abadiñoko Independienteak taldeak maiatzeko udal hauteskundeetara aurkeztuko duen zerrendaburua, eta legegintzaldi honetan zinegotzi izan diren ordezkariek beteko dituzte zerrendako aurreneko postuak.

Taldeak komunikabideetara zabaldu duen oharrean esaten denez, "herriaren aldaketa sozial eta urbanistikoan inplikatuta egon diren gizon eta emakume ezagunek" osatzen dute zerrenda.

"Herriarentzat lan egitea da gure helburu nagusia", dio Abadiñoko Independienteak taldeak, "eta gure interes bakarra jendearen ordezkari izatea da; Abadiño hobetzen jarraitzeko herritarrak entzutea eta euren eskariak gauzatzea".

Zerrenda osoa:

1.-Jose Luis Navarro Donaire

2.- Antonio Serrano Chamizo

3.- Luzdivina del Carmen Abad Bascones

4.- Maria Inmaculada Zapardiez Ruiz

5.- Francisco Javier Crespo Bejarano

6.- Janire Moreno Manzano

7.- Oscar Rocha Marquez

8.- Carmelo Garcia Garcia

9.- Almudena Martinez Sanchez

10.- Francisco Antonio Campo Ruiz

11.- Maria Carmen Hierro Bartolome

12.- Jose Luis Inchausti Arrizmendiarrieta

13.- Virginia Casquero Casquero

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!