San Prudentzio jaiak 2015

Durangaldeko berbalagunen zumba maratoia, zapatu honetan

Anboto 2015ko api. 24a, 12:13

Jaia eta euskara uztartzeko helburuagaz, zumba maratoia antolatu du Durangaldeko Berbalagun egitasmoak San Prudentzio jaietarako. Arituak diren bi monitoregaz jardungo dute dantza mota berezi hau praktikatzen, eta zapatu eguerdirako jarri dute hitzordua: 13:00etan, txosnagunean.


Eguenean, bertso saioa
Bestalde, jaietako bertso saioa apirilaren 30ean izango da. Sustrai Colina, Julio Soto, Beñat Ugartetxea eta Maialen Lujanbio bertsolariak etorriko dira, eta Maite Berriozabal ibiliko da gai-jartzaile. Errota kultur etxean izango da saioa, 22:00etan, eta Errotan bertan eskatu behar dira gonbidapenak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!