Alarma faltsua Zelaietako eskolan

Anboto 2015eko apirilaren 16a

Eguerdian Zelaietako herri eskolako sukaldariak gas usaina nabaritu du sukaldean eta prebentzio neurri bezala umeak kanpora atera dituzte. Teknikariak barrura sartu dira gas-isuria izan daitekeelakoan, baina dena zuzen dagoela baieztatu dute. 2014ko irailean ere antzeko gertaera bat gertatu zen Zelaietako herri eskolan.

 

Eguerduan Zelaietako herri eskolako sukaldariek gas usaina zegoela iritzita suhiltzaileei deitu die. Bitartean prebentzio neurri bezala, umeak eskolatik atera dituzte. Berehala, suhiltzaile kamioi bat, ertzaintzaren furgoneta bat eta Abadiñoko udaltzaingoa bertaratu dira gas ihesa izan zitekeelakoan. Bazter denak aztertu, baina ez dute gas isuririk aurkitu. Zelaietako eskolan gasa sukaldean bakarrik erabiltzen dute, gainerako eraikinean biomasa sistema baitute.Gas isuria izan zitekeelakoan umeak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!