Udal hauteskundeak 2015

Hautetsien zerrenda aurkeztu du EH Bilduk

Anboto 2015ko api. 13a, 09:53

Zapatuan aurkeztu zuen EH Bilduk maiatzeko hauteskundeetarako hautetsi zerrenda. Mikel Urrutia da alkategaia, eta 2011-2015 legegintzaldian zinegotzi izan diren Aitor Azueta eta Irakusne Gorospe daude bigarren eta hirugarren postuetan. "Herrian askotariko esparruetan aktiboki lanean diharduen taldea" osatu duela azpimarratu du koalizioak.

Urtarriletik martxora arteko batzar irekietan oinarrituriko herri programa osatu du Abadiñoko EH Bilduk. Prozesu horretan zehaztu dute, "herritarrei parte hartzerako tresnak" eskaintzea, eta "interes partikularrei erantzun ordez, herritarren oinarrizko beharrak asetzeko politikak sustatzea" izan behar direla datozen urteetako erronka nagusiak.

Ideia horiek aurrera eramateko, "herrian askotariko esparruetan lanean diharduen taldea" osatu duela azpimarratu du Bilduk prentsa ohar batean.

Zerrenda osoa:

- Mikel Urrutia

- Aitor Azueta

- Irakusne Gorospe

- Iker Azkorbebeitia

- Meritxel Etxagibel

- Esti Urrutxurtu

- Kepa Bengoa

- Ana Arriaga

- Goretti Galan

- Aitziber Iturriagaetxebarria

- Jose Antonio Azkorbebeitia

- Esther Gabiola

- Ander Urizar

- Saioa Ania

- Xabier Olaso

- Miguel Santiago

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!