Interneteko etxerainoko zuntz sistema (FTTH) ezartzeko lanak hasi ditu Telefonicak

Anboto 2015ko api. 9a, 17:04

Telefonicak "Internet herriko baserri urrunenetaraino eramateko, Abadiñon etxerainoko zuntza (FTTH) ezartzeko" lanak hasi dituela eman du Abadiñoko udaleko gobernu taldeak jakitera. 

Abadiñoko Udalak prentsa ohar batean azaldu duenez, 400.000 euroko inbertsio bati esker, urrirako, 3.000 etxebizitzatara ailegatuko da zuntz sare. "Alkateak eta Telefonicako teknikari batzuek egindako batzar baten emaitza da teknologia hori Abadiñon ezartzeko asmoa", ohar horretan esaten denez.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!