Matienako osasun zentroaren eskriturak egin ditu Osakidetzak

Anboto 2015ko mar. 18a, 17:39

Osakidetzak bere izenean egin du Matienako osasun zentroaren eskritura, udalagaz horrela adostuta. Eraikina, gutxienez, 30 urtez osasun zentrotzat erabiltzeko laga dio udalak Eusko Jaurlaritzari.

Jose Luis Navarro alkatearen berbertan, “eskrituretan azaltzen da Eusko Jaurlaritzak lokalari beste erabilera bat ematen dion unean berriro itzuliko zaiola udalari”.

Abadiñoko Udalak jakinarazi duenez, Osakidetzak orain arte ez ditu komunitateko gastu proportzionalak ordaindu izan. Udalak hartu ditu gastu guztiak bere gain. Erakunde biek adostu dute komunitate gastuak ez ordaintzeagatik udalagaz pilatuta zeukan 23.000 euroko zorra ordaintzea Osakidetzak. Helburu horregaz, 26.000 eurotik gorako inbertsioak egin ditu 2013tik hona Osakidetzak Matienako osasun zentroan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!