Argindarrean ia hogei mila euro aurreztuko ditu Abadiñoko Udalak

Anboto 2015ko mar. 9a, 11:50

Udal eraikinen eta herriko argi-azpiegituren hornidura kontratuen azterketa egin ostean, aurten argindarrean ia 20.000 euro gutxiago ordainduko dituela eman du jakitera Abadiñoko Udalak.

Abadiñoko Udalak komunikabideetara bidali duen oharrean azaltzen denez, 69 argindar kontratu dira aztertu dituztenak. Azterketa horren ondorioz ohartu dira, besteak beste, neurgailu batzuk gaizki zeudela eta benetakoa baino kontsumo handiagoa markatzen zutela ikusi dute azterketa horretan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!