1.200 euro batu zituzten zoomba maratoian

Anboto 2015ko mar. 5a, 14:00

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, 1.200 euro bildu zituzten otsailaren 21ean egindako zoomba maratoi solidarioan.

Bigarren urtez, Abadiñoko boluntario talde baten ekimenez antolatu dute maratoi hori. Batutako diruagaz, beharrizana duten herriko familien artean banatzeko oinarrizko produktuak erosiko dituzte.

Javier Crespo gizarte ekintzako zinegotziak azpimarratu duenez, "maratoiaren bigarren edizio honek gure itxaropen guztiak gainditu ditu; parte hartze handia izan da, eta iaz baino 500 euro gehiago batu dira". Zelaietako probalekuan burutu zuten ekitaldia, eta 400 parte-hartzaile bildu zituen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!