Beste batzuen artean, honako galdera hau mahaigaineratuko du: “emakumeak zergatik jarraitzen du oraindik ere gizarte honetan gutxietsia izaten?”. Eguzki Zubia bilbotarra da ikuskizuneko aktore bakarra; izan ere, bakarrizketa da Código Atenea. Museo bateko gidari lanean hasten denean eta antzinako mito grekoak ezagutzen dituenean, Marta etxekoandreak bizitzako hartu-emanei eta sexuen arteko harremanei buruzko ikuspegia zelan garatzen duen kontatzen du.
Askotariko ekintzak proposatu dituzte Abadiñoko Udalak eta Anbotoazpiko Damak emakume elkarteak. Ipuin kontalaritza saioa, zineforuma, autodefentsa ikastaroa eta serigrafia tailerra antolatu dituzte, besteak beste, martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Eguna gogora ekartzeko prestaturiko egitaraurako.
Horma-irudia, tunelean
Barikuan hasi eta hamar egunez, horma-irudi bat margotuko dute gazte abadiñarrek, gizon-
emakumeen arteko berdintasuna aldarrikatzeko eta sexu indarkeria salatzeko. San Prudentzio kaleko tuneletan ibiliko dira, martxoaren 16ra bitartean, horma-irudi hori egiten.