San Prudentzio eta San Trokazetako kartel lehiaketak

Anboto 2015ko mar. 3a, 14:06

Martxoaren 31ra arte aurkeztu daitezke lanak San Prudentzio eta San Trokaz jaietako kartel lehiaketetara. Udal Mediatekan zein Errota kultur etxean aurkeztu daitezke lanak.

San Prudentziotarako kartel irabazlearen kasuan, 200 eurokoa izango da irabazlearen saria. Opari-bono bat jasoko du, bestalde, gazteen saileko irabazleak. Apirilaren 24an egingo dute sari banaketa ekitaldia, eta parte hartzaileek lehiaketara aurkezturiko lanen erakusketa ipiniko dute, maiatzaren 8 arte.

San Trokazetarako kartel lehiaketako sari nagusia, aldiz, 300 eurokoa izango da, eta opari-bonoa jasoko du gazteen saileko irabazleak. Maiatzaren 12an egingo dute San Trokaz jaietarako kartel lehiaketaren sari-banaketa, eta Txaporta kultur etxean egongo dira, maiatzaren 25 arte, lan guztiak erakusketan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!