Zoomba maratoi solidarioa egingo dute, Zelaietan, bihar

Anboto 2015eko otsailaren 20a

Beharrizan ekonomikoa duten herriko familiak laguntzeko zoomba maratoia burutuko dute bihar, 10:30ean hasita, Zelaietako probalekuan. Bolondres talde batek antolatu du ekimena, eta Abadiñoko Udalak zein herriko hainbat enpresek babestu dute ekimena.

 

Hiru ordu t'erdiko ekimena izango da, eta besteak beste, dantza latinoko —regetoia, salsa, merengea...— eskolak hartzeko eta Bizkaiko hainbat talderen erakustaldiak ikusteko aukera egongo da. Maratoian parte hartzeko hiru euro ordaindu beharko dira, eta beharrizana duten herritarren artean banatzeko borondatea ere emango dute bertaratzen diren herritarrek.

Javier Crespo Abadiñoko Udaleko gizarte ekintza arloko zinegotziak azaldu duenez, iaz 760 euro batu zituzten ekimen honegaz. "Oso ekimen polita eta dibertigarria da", esan du Crespok, "berriro erakutsiko dugu zenbaterainokoa den abadiñarren elkartasuna krisiak jotako herritarrekin".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!