Udal hauteskundeak 2015

Hauteskundeetarako programarako proposamenak bildu gura ditu Abadiñoko Independienteak taldeak

Anboto 2015eko otsailaren 18a

Datorren astelehenerako eta eguaztenerako deitu dituzte hauteskunde programarako herritarren ekarpenak jasotzeko batzarrak. Errota kultur etxean egingo dute otsailaren 23ko batzarra, eta Txanportan, 25ekoa. Biak ere 19:00etan.

Bestela ere, Abadiñoko Independienteak taldeak maiatzeko hauteskundeetara aurkeztuko duen programarako ekarpenak egin gura dituzten herritarrek martitzenero taldearen egoitzara (Traña-Matienako Erezena kaleko lokalera) bertaratzea dutela ere azpimarratu du Abadiñoko Independienteak taldeak, ohar batean. Martitzenero, 19:00etatik aurrera alderdiaren egoitzan jasoko dituzte herritarren proposamen eta iritziak.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!